Iruñeko Udalak herenegun onartutako euskararen ordenantzen aldaketa salatu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, eta CDN eta UPN alderdien erabakia «Nafarroako errealitatetik euskara kentzeko eta hiritarrek modu normalizatu batez gure hizkuntza ez ikusteko beste saio bat» dela nabarmendu du, plazaratutako ohar baten bidez.
«Europako Parlamentuan hizkuntza aniztasuna babesteko eta sustatzeko neurriak lantzen ari direnean, Iruñeko Udalean hartu den erabakia eta Nafarroako Gobernuko buru Miguel Sanzen jarrera are ulertezinagoak dira», gaineratu du Kontseiluak
Iruñeko Udalak hartu duen erabakiaren atzean «euskararekiko gorrotoa baino ez dago», Kontseiluaren arabera, eta ez ditu herritarren hizkuntza eskubideak betetzen.
Iruñea Berria plataformak ere gogor salatu du ordenantzen aldaketa, ohar baten bidez, ekimen horrek «euskara desagerrarazi nahi» duelako.
Iruñea Berriak CDNren jarrera salatu du, halaber, «UPNren morroi» izan delako ordenantzen aferan, «herritarren gehiengoak euskararen aldeko apustua egin arren».
EUSKARA
UPN eta CDN «gizartearen nahiaren kontra» doazela erran du Kontseiluak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu