poliTIKA

UPN eta PSN aurki hasiko dira Nafarroako aurrekontuez hizketan

Legealdi honetan sozialistek beti babestu izan dute UPN alor horretan. Gobernuak 4.188,3 milioi euroko aurrekontua prestatu du 2011rako, aurten baino %5 txikiagoa.

2010eko urriaren 18a
15:22
Entzun
Alberto Catalan (UPN) Nafarroako Gobernuko bozeramaileak iragarri du egun hauetan jarriko direla PSNrekin harremanetan exekutiboaren 2011ko aurrekontuei buruz hitz egiten hasteko. UPN bakarrik dago gobernuan eta parlamentuan ez du gehiengo osorik, baina aurrekontuak aurrera ateratzeko legealdi honetan urtero jaso izan du PSNren babesa.

Gobernuak lehengo asteazkenean onartu zuen aurrekontuen proiektua: 4.188,3 milioi euroko gastua; aurten baino %5,01 txikiagoa.

Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak esan du ez duela asmo horren berri handirik, baina "arreta" deitzen diotela "zenbait murrizketa garrantzitsuk".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.