Sergio Sayas UPNko Komunikazio idazkariak eskaera bat egin dio Espainiako Gobernuari: «Ez diezaiela amore eman presioei eta ez dadila eror ETAren presaren eta hori goratzen dutenen aurrean». Halaber, ETAk «armak utzi eta barkamena eskatu arte» ez dezala inolako urratsik egin eskatu dio. «Talde terrorista da pausoak eman behar dituen bakarra», adierazi du.
Alderdi politikoei ere mintzatu zaie Sayas. «Irmotasuna» eskatu die, eta «presa ETAri eskatzeko; ez gizarte demokratikoari, ezta Espainiako Gobernuari ere». Larunbateko manifestazioari garrantzia kendu dio: «Gehiengoak hauteskundeetan neurtzen dira».
UPN: «Ez zaio amore eman behar ETAren presari»
ETAk «barkamena eskatu arte» ez dela inolako urratsik egin behar uste du: «Hura da pausoak eman behar dituen bakarra»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu