Posta bidezko botoa

UPN-PPk 1.134 botoren aldea atera beharko lioke Geroa Bairi parlamentaria kentzeko

Nafarroatik kanpo bizi diren 1.680 nafarrek eskatu dute botoa postaz emateko aukera. Geroa Bairi aitortu diote "ia ezinzezkoa" dela alde hori ateratzea. Asteazkenean zenbatuko dute posta bidezko botoa.

2011ko azaroaren 21a
12:44
Entzun

Asteazkenean zenbatuko dira postaz emandako botoak, eta parlamentari banaketan aldaketak izateko tartea oso txikia izango da. Nafarroako bosgarren parlamentaria izango da Geroa Baitik UPN-PPra alda daitekeen bakarra, baina oso zail izango du eskuineko koalizioak.

1.680 nafarrek eskatu dute botoa postaz emateko aukera, eta UPN-PPk 1.134 botoren aldea atera beharko lioke Geroa Bairi, ondoren D'Hondt legea ezarrita, parlamentaria kentzeko. Geroa Bai koalizioari aitortu diotenez "ia ezinezkoa" da alde hori ateratzea. Beraz, asteazkenera arte behin betikoa izango ez den arren, bere du Uxue Barkosek bosgarren eserlekua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.