Politika

UPNk Berriozarko alkatetzatik kendu nahi du Nafarroa Bai

Zentsura mozioak aurrera irteteko IUren botoa beharko du, eta honen babesa lortzeko UPN prest dago alkatetza PSNri eskaintzeko. NaBaik ANVrekin zeukan udal akordioa hautsi zuen atzo.

2008ko abenduaren 10a
16:22
Entzun
UPNk gaur jakinarazi du Berriozarko (Nafarroa) alkatetzatik kendu nahi duela Nafarroa Bai, zentsura mozioa aurkeztuta. Nafarroa Bai koalizioa (EA, Aralar, EAJ, Batzarre) atzora arte EAE-ANVrekin egon zen udal gobernuan, baina akordioa haustea erabaki du, "udal kudeaketa modu desberdinean" ulertzen dutela iritzita.

Egoera hori baliatu nahi du UPNk, eta NaBai kritikatu du, "ANVko zinegotziek udal ardurak dituztelako oraindik. Herritarrei trufa egin die alkateak, beraz".

Hiru udal ordezkari ditu Nafarroa Baik -tartean, Xabier Lasa alkatea-, ANVk eta UPNk ere hiruna dituzte, PSNk bi, eta bana IUk eta CDNk.

Gehiengo osoa behar da zentsura mozioa aurkezteko eta aurrera ateratzeko. UPNk dio PSN eta CDN alde daudela, eta IUren botoa ere lortu nahi du, ezinbestekoa zaiolako.

Sergio Sayas UPNko zerrendaburuak gaur esan du prest daudela alkatetza PSNri eskaintzeko, baldin eta horrek IUk babesa ematea errazten badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.