Espainiako hauteskundeak

UPNk eta PPk elkarrekin aurkezteko akordioa adostu dute Madrilen

Yolanda Bardina eta Mariano Rajoy Madrilen bildu dira gaur. Santiago Cervera Nafarroako PPko buruak ere parte hartu du bileran, eta aurreakordioa iragarri du. Alderdiek akordioa berrestea falta da soilik.

2011ko irailaren 8a
15:06
Entzun

Okerrirk ezean, UPN eta PP elkarrekin aurkeztuko dira azaroaren 20an Espainiako Legebiltzarreko hauteskundeetara. Bi alderdiek urteetan izan duten elkarlana berreskuratu dute gaur goizean Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak eta Mariano Rajoy PPko hautagaiak.

Aurreakordioa lortuta, bi alderdietako zuzendaritzek onartzea falta da. Ez da espero, ordea, inolako eragozpenik. UPNko zuzendaritzak astelehenean baimendu zuen Barcina PPrekin elkarrizketak hasteko, eta presidentearekin batera, Alberto Catalan presidenteordeak eta Carlos Garcia alderdiko idazkariak ere parte hartu dute.

PPren aldetik Santiago Cervera Nafarroako PPko presidenteak ere parte hartu du, eta berak iragarri du aurreakordioa twitter sare sozialean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.