PolitikA

UPNk irailaren 27an egingo du presidentea aukeratzeko batzarra

Presidenteak alderdia zuzendu beharko du epe motzean eta ezohiko batzar bat prestatu beharko du, horretan barne egiturak berritu eta Barcinaren agurraren ostean proiektu politikoa zehazteko.

Maia, Esparza eta Barcina, maiatzeko hauteskundeen ostean egindako batzarra eta gero. JESUS DIGES, EFE
2015eko irailaren 3a
16:46
Entzun

Une zaila bizi du UPNk. Erakundee gehienetatik kanpo geratu da maiatzeko hauteskundeen ostean (soilik alkatetza batzuk mantentzen ditu), Nafarroako Gobernuan ia 20 urtez egon ostean, eta horri Yolanda Barcinaren ezusteko agurra gehitu zaio (bi urte barru amaitzen zuen berez presidentetza). Ezohiko batzarra egitekoa zen lehendik ere Barcinaren ondorengo presidentea aukeratzeko, eta atzo erabaki zuen irailaren 27an egitea.

UPNren batzorde eragileak hartu zuen erabakia; Barcinak ez zuen parte hartu. Alderdiaren batzar nagusia da presidentea aukeratu behar duena, eta bileraren ostean bidalitako oharrean zehaztu dute prozedura estatutuen araberakoa dela. Presidenteak alderdiaren norabidea epe motzean zuzendu beharko du, bai behintzat ezohiko batzar batean proiektu politikoa zehaztu bitartean. Oraingoz bi dira presidentetzarako hautagai posiblea: Javier Esparza lehendakarigai izan zena eta Amelia Salanueva. 

Hilaren 27ko bileran zuzendaritzak proposatuko du datorren urteko ohiko batzarra ezohiko bihurtzea, eta han zehaztea barne egitura berria eta proiektu politikoa. Berez, ezohiko batzarra Espainiako hauteskundeak baino lehen egin nahi zuten, baina Barcinak asmo horiek nahastu ditu, datorren urtera arte atzeraraziz. Enrique Maia Iruñeko alkate ohiak iragarri zuen ez dela presidentetzarako lehiatuko, eta agurra aurreratzeko erabakiarekin Barcinak denbora irabazi nahi izan duela argitaratu da zenbait hedabideetan egun hauetan, bere inguruko jendea antolatu dadin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.