Politika

UPNk primarioak abiatu ditu, foru bozetarako lehendakarigaia aukeratzeko

Asteazkenean zabalduko da hautagaitzak aurkezteko epea.

Jose Javier Esparza, UPNko presidentea. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2018ko urtarrilaren 8a
19:04
Entzun

UPNko zerrenda batzordeak martxan jarri du Nafarroako Parlamenturako 2019ko hauteskundeetara aurkeztuko duen lehendakarigaia aukeratzeko prozesua. Asteazkenean zabalduko da epea hautagaitzak aurkezteko, eta edozein afiliatu aurkeztu ahal izango da, abalik behar izan gabe. Hilaren 17ra arteko epea izango dute horretarako.

Hautagai bat baino gehiago aurkeztuz gero, barne kanpaina bat hasiko dute, astebetekoa. Urtarrilaren 28an egingo lituzkete hauteskunde primarioak.

Lehen aldia izango da UPNk primarioen bidez foru gobernurako lehendakarigaia aukeratuko duena. Nafarroako herri nagusietako hautagaitzak aukeratzeko prozesua aurtengo lehen seihilekoan zehar dira egitekoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.