M-27. Hauteskundeen ondorena. Nafarroa

UPNk PSNrekin bat egin nahi du Gobernuan, baina lehendakaritza ez dela negoziagai ohartarazi dio

Kanpotik babesa emateko prest badaude, Sanzek sozialistei Legebiltzarreko eta Iruñerriko Mankomunitateko presidente karguak eskaini dizkie. Purasek eta biek laster ikusiko dute berriro elkar.

2007ko maiatzaren 29a
18:48
Entzun
Miguel Sanz UPNren lehendakarigaiak PSNri esan dio elkarren arteko kolaborazioa eta hitzarmena nahi duela, "PSNk egoki irizten dion eran, baina Lehendakaritza ez da negoziagai, herritarrek UPNkoa nahi dutelako lehendakari". UPNk 22 eserleku lortu zituen igandean Nafarroako Legebiltzarrerako eta sozialistek 12.

PSNrekin akordio mota batzuk lor daitezkeela adierazi du Sanzek: koalizio Gobernua (CDN ere sartuta) edo UPN-CDNren Gobernua gehiengo sinplean baina PSNren kanpoko babesarekin (horren ordez, Nafarroako Legebiltzarreko presidentea PSNkoa litzateke, baita Iruñerriko Mankomunitatekoa ere; Nafarroako senataria ere bai.

Sanzek eta Fernando Puras lehendakarigai sozialistak horretaz guztiaz-eta hitz egiteko bilera egin zuten atzo, eta biek aste honen bukaeran edo hurrengoaren hasieran ikusiko dute elkar berriro.

Nafarroa Baik, PSNk eta IUk osatuko balute Gobernua, "Nafarroako enpresari eta sindikatu nagusiak ez leudeke eroso horrekin", Sanzen ustez. Horretaz gain, Nafarroaren status politikoa ere "arriskuan" legoke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.