UPNko egungo kontseilariek beteko dute PSNkoen lekua
Roberto Jimenez kargugabetu ondoren, eta Elena Torres eta Anai Astiz kontseilariek dimisioa aurkeztu ondoren, UPNko Gobernuko ordezkariek beteko dute PSNkoek utzitako lekua. Behin-behineko neurria izango da, Nafarroako lehendakariak zehaztu duenez. Juan Luis Sanchez Muniain eledunak hartuko du Jimenezek betetako Administrazio Publikoen eta Barne Departamenduaren ardura. Marta Vera egungo Osasun Departamenduko kontseilaria izango da aurrerantzean Gizarte Politika, Kirola, Gazteria eta Berdintasun Departamenduaren arduraduna, eta Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun kontseilariak zuzenduko du Sustapen eta Etxebizitza Departamendua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu