Antonia Roman eta Mariano Garcia senar-emazteen erasoari eraso zioten atzo Altsasun (Nafarroa). Trensa sendoekin kolpatu dute, eta txikizioak eragin karrozerian nahiz kristaletan eta barruko aldetik altzamahaian eta kontrolerako gailuetan. Ibilgailua ezertarako gauza ez dela utzi dutela salatu dute jabeek.
Roman UPNko zinegotzia da Altsasuko Udalean eta Garcia PSNkoa. Hain zuzen ere, senar emazte horiei autoa hondatzen dieten hirugarren aldia da, eta Romanek arrazoi politikoekin lotu du erasoa. "Aske naiz buruz, nire askatasuna nahi dudana eta sentitzen dudana esatea da. Mugitzeko askatasuna baldintzatu anhi didate, baina ni neu izatekoa ez didate kenduko birrindu arren", adierazi du.
Erasoa
UPNko eta PSNko zinegotzi diren senar-emazte batzuen autoa hondatu dute Altsasun
Tresna sendoekin kolpatu dute Antonia Roman UPNko hautetsiaren eta Mariano Garcia PSNkoaren ibilgailua. Autoa hondatzen dieten hirugarren aldia da, eta beren hautu politikoekin lotu dute erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu