UPNko Zerrenden Batzordeak proposatuko du zerrenda, eta Kontseilu Politikoak onartu beharko du

2015eko martxoaren 13a
19:39
Entzun

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetara UPNk aurkeztu beharreko zerrenda nortzuek osatuko duten, alderdiaren Zerrenden Batzordeak proposatuko du. Ondoren, zerrenda horri oniritzia eman behar dio Kontseilu Politikoak. Hortaz, Javier Esparza hautagaitzari uko egiteko prest agertu ostean, bi organo horien esku dago alderdiko zerrenda osatuko duten izen-abizenak erabakitzea.

Barcina zerrendan ez egotea jarri du baldintza gisa Esparzak bera zerrendaburu izateko. Barcinak, ordea, zerrendan aurkezteko asmoa azaldu du, eta hura da Zerrenden Batzordeko presidentea. Kontseilu Politikoa martxoaren 27an da biltzekoa, Zerrenden Batzordearen proposamena aztertzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.