Jose Antonio Mendive Barañaingo Udaleko UPNko zinegotziaren burdindegian izan da sutea. Berehala eraikineko 56 etxebizitza hust behar izan dituzte. Hala ere, bizilagun gehienak itzuli dira dagoeneko beren etxeetara.
Vicente Ripa Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak azaldu duenez sutea nahita eraginda izan da. Antza denez, goizaldeko 4:30 inguruan burdindegiko erakusleihoa hautsi dute sutea eragin dutenek eta likido sukoia isuri dute. Horrek eragin zuen burdindegia kiskali duen sutea.
Espainiako Gobernuaren izenean elkartasuna agertu die Ripak, UPNko zinegotziari eta gainerako kaltetuei. "Nahita eragindako sutea burdindegiko jabearen militantzia politikoarengatik izan bada, gauzatzen ari den prozesurako oztopo garrantzitsua izango litzateke".
Sutea
UPNko zinegotzi baten burdindegia kiskali da Barañainen
Gaur goizaldean sute batek Barañaingo (Nafarroa) UPNko zinegotzi baten burdindegia kiskali du. Kea arnasteagatik hiru udaltzain eta hamar hilabeteko haur artatu behar izan dituzte. Udaltzain bat eta haurra Nafarroako erietxean daude ospitaleratuta. Vicente Ripa Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariaren hitzetan sutea eragindakoa izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu