politika

UPNren alkategaia Iruñerako, Enrique Maia

Udal Hirigintza batzordeburuak Kontseilu Politikoaren %91ko babesa jaso du. Ez dago UPNn afiliatua.

2011ko urtarrilaren 15a
18:42
Entzun
Enrique Maia da bart gauetik UPNren alkategaia Iruñerako, Kontseilu Politikoaren batzarraren %91,77ko babesa jaso ondotik —aldeko 145 boto, kontrako sei eta zazpi abstentzio—. UPNko kideak eskertu ditu Maiak, "sekulako ilusioa" egiten diolako hiriko buru izateko aukera edukitzeak. Bera, baina, ez dago UPNn afiliatua.

Udaleko Hirigintza batzordeburua da gaur egun, eta hamabi urte daramatza "batzorde horrekin lanean".

"Iruñeari buruzko aditua da Maia", adierazi du Yolanda Barcina alkateak (UPN). "Hiriko alkaterik onena izango da". Alderdiari eskerrak eman dizkio Barcinak hura hautatzeagatik, eta azpimarratu du UPN modu horretara "gizartera gehiago zabaldu" dela.

1999tik da Barcina Iruñeko alkatea. Maiatzeko bozetan Nafarroako lehendakarigai izango da hura UPNren izenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.