Sare publikoan eta pribatuan pairatzen den atzerapenak ondorio zuzenak ditu hondartzen eta itsasoko uren kalitatean. Euria egiten duelarik, hodi sistemak gainezka egiten du, eta euri urak eta ur zikinak kanpora jaurtiki. Ondorioz, hondarra zein ura kutsatu egiten dira ekaitzen ondotik. Herriko etxeek hetsi egiten dituzte hondartzak kasu horietan. Departamenduko osasun zerbitzuek ez dituzte azterketak egiten hondartza ez bada irekia. Hori baliatuz, herriko etxeek ez dituzte galtzen turistak erakartzeko balio handia duten bandera urdinak. Anartean ez da sortu itsas-hegiko behatokirik kontrol zorrotzagoak egiteko.
Ur zikinak hondartzetara heltzen dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu