Aurtengoa, berriz, Edateko Uraren Urtea izendatu du NBEk, eta bihar hasiko da, Dushanbe-n (Tadjikistan), Edateko Uraren Foruma. Astelehena bitartean, datozen belaunaldiei ur baliabide egokiak ziurtatzeko baldintzak aztertuko dituzte bertan: ura ardatz hartuta, estatu arteko kooperazio moduak, osasun zerbitzuak, nekazaritza ereduak, harremanak sendotzeko bideak eta beste eztabaidatuko dituzte. Gai garrantzitsua da, zalantzarik gabe, urik gabe ezin baita bizi, eta urtetik urtera edateko uraren kopurua eta kalitatea jaisten ari baita datu guztien arabera.
<>
g>Baliabideak eta kontsumoa: Munduan dagoen ur guztiaren %97,5 gazia da, hasteko, eta dagoen ur gezaren hiru laurdenak izoztuta daude. Uraren kontsumoa sei aldiz biderkatu da azken mendean munduan, igoera demografikoa baina bi aldiz gehiago. Ureztaketarako lur azpitik ateratako uraren kopurua %60 igo da 1960tik, eta AEB Ameriketako Estatu Batuetan, Txinan eta Indian kontsumitzen den lur azpiko uraren putzuei ez zaie atzera betetzeko denborarik uzten, eta pixkanaka agortuz doaz. Zenbait ibai, gainera, itsasora heldu baino lehen agortzen dira.
>
gKaltetu kopurua gora: Ur eskasia nozitzen dutenak gero eta gehiago dira Afrikako iparraldean eta hego-mendebaldeko Asian, batez ere. Munduko biztanleen %40 inguru ur baliabide arazo ertain edo handiekin bizi dira, eta, adituen kalkuluen arabera, 5.500 milioi pertsona munduko biztanleen bi heren biziko dira egoera horretan 2025. urtean.
>
gur kutsatua: Zerbitzatutako uraren %90 inguru eta industria hondakinen %70 inongo tratamendurik gabe isurtzen dira garatu gabeko herrialdeetan, edateko uraren zerbitzua sarritan kutsatuz. Ur gezetako eremuen ekosistemak larriki kaltetuak daude: planetako hezeguneen erdia inguru galdu egin dira, eta gune horietan sailkatutako 10.000 espezietatik %20 baino gehiago desagertu egin dira. Munduko erietxeetako oheen erdiak urarekin zerikusia duten gaitzek jotako eriekin beteta daude.
>
glehorteak: Ur baliabideen kudeaketa kaskarraren ondorioz eguraldiaren aldaketa globala gertatzen ari dela diote aditu ugarik. Lehorteak eta lur eremu gero eta handiagoen desertizazio prozesua dira aldaketa horren erakusleetako batzuk. Etiopian, esate baterako, lehorte latza izan zuten duela bi urte, eta iaz ere ez zuen ia urik egin. Eritrean, berriz, iaz izan zuten lehortea, eta hango Hagaz eskualdean egarriz eta gosez hiltzen ari zen milioi bat lagunentzako laguntza eskatu zuen Gurutze Gorriak joan den urte amaieran. Indian ere, egoera ez da batere samurra: 302 milioi lagun inguruk pairatzen dituzte lehorteen ondorio larriak.
P
URA LORTZEKO BORROKAK
Ura, herrialdeen arteko gatazka iturri zaharra
NBE Nazio Batuen Erakundearen esanetan, munduko 263 arrok bi herrialderen edo gehiagoren mugak zeharkatzen dituzte.
Nilok, munduko ibairik luzeenak, bederatzi herrialde zeharkatzen ditu, eta, zenbait aurreikuspenek diotenez, herrialde horietako populazioa bikoiztu egingo da bi hamarkada barru. Ur premiak ere, jakina, handitu egingo dira. NBEk eskainitako datuen arabera, Kristo ondorengo 805. urtetik urari dagozkion 3.600 nazioarteko hitzarmen baino gehiago sinatu dira. Baina ur horren kontrola gatazka armatuen bidez erabakitzen dute sarritan: halako 37 aurrekari daude azken 50 urteetan. Ezagunena da Palestinaren eta Israelen artekoa. Urak urrea baino gehiago balio du han, urtean euri gutxien egiten duten munduko eskualdeetako bat baita, eta uraren kontrola gatazkaren elementuetako bat da. Gaur egun Israelek kontsumitzen duen uraren heren bat Palestinako lurretatik ateratzen du: Zisjordaniako eta Gazako lurpean dauden hiru geruza freatiko nagusietatik. Palestinarrek behin eta berriz salatu dutenez, Israelek debekatu egin die ur putzu berriak irekitzea; Israelek dio, ordea, palestinarrek ura lapurtzen diotela, ur hodiak zulatuz eta legez kanpoko putzuak irekiz.
Israeldarren eta palestinarren arteko gatazkaz gain, Israel eta Jordaniak ere tirabirak izan dituzte Jordan ibaiaren ustiaketari buruz.>
z
Datua
%70
Munduan eskura dagoen ur geza guztiaren parte handi hori nekazaritzan erabiltzen da, eta, erabiltzen diren ureztatze sistema desegokien ondorioz, ur horren %60 galdu egiten da.
Ur gehien duten herrialdeak: Guyana Frantsesa, Islandia, Guyana, Surinam, Kongo, Papua Ginea Berria, Gabon, Salomon Uharteak, Kanada eta Zeelanda Berria.
Ur gutxien duten guneak: Kuwait, Gaza (Palestina), Arabiar Emirerri Batuak, Bahamak, Qatar, Maldibak, Libia, Saudi Arabia, Malta eta Singapur.
Ur onena duten herrialdeak: Finlandia, Kanada, Erresuma Batua, Japonia, Norvegia, Errusia, Hego Korea, Suedia eta Frantzia.
Ur txarrena duten herriak: Belgika, Maroko, India, Jordania, Sudan, Niger, Burkina Faso, Burundi eta Ruanda.
Iturria: Nazio Batuen Erakundea