Ura pitxerretik edateko kanpaina bati ekin diote
BILBO. Plastikozko ur botilen kontsumoa gutxitzeko asmoarekin, ura pitxerretik edateko kanpaina bat hasi du Ekologistak Martxan taldeak. Bilboko hainbat auzo elkarte eta kontsumitzaile elkarterekin batera abiatu du kanpaina; taldeak adierazi du hondakinik ez sortzea dela hondakinak ondoen tratatzeko modua. Mozio bat aurkeztu dute udalean, eta taberna eta jatetxeekin lan egitekotan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu