Arabatik Iker Urbina, Bizkaitik Onintza Enbeita, Gipuzkoatik Marian Beitialarrangoitia eta Nafarroatik Sabino Kuadra izanen dira datozen Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan EH Bildu koalizioaren Kongresuko zerrendaburuak. Senaturako, berriz, Lorena Lopez de Lacalle (Araba), Irantzu Veral (Bizkaia) eta Urko Aiartza (Gipuzkoa) hautatu dituzte. Nafarroako hautagairik ez dago oraingoz, zerrenda bateratua adosteko prozesua zabalik baitago.
Nekane Perez eta Oskar Matute koalizioaren eledunek eman dituzte jakitera izenak. Bie ala biek nabarmendu dute pozesu partehartzaile baten ondotik hautatu direla izen horiek. Izan ere, 6.500 lagunek hartu dute parte izenak erabakitzeko egin diren 300 herri batzarretan.
Madrilera ez direla ezer eskatzera joango azpimarratu dute, "Euskal Herriarentzat askatasuna eta demokrazia aldarrikatzera" baizik.