AZPIEGITURAK

Urbinako herri kontsultak ezetz esan dio Abiadura Handiko Trenari

Urbinan AHTaren inguruko herri kontsulta egin zuten atzo, eta emaitzetan argi islatu zen herritarren gogoa. 115 parte-hartzailetatik 108k ezetza eman zuten eta zazpi abstentzio egon ziren. Herriko hainbat etxetako balkoietan ere AHTren kontrako adierazpenak irakur zitezkeen, atzo.

2006ko uztailaren 17a
19:09
Entzun
Urbinako alkatea den Josu Ormaetxeak argi eta garbi adierazi zuen bere herriaren nahia. Esan zuenez “lanean jarraituko dugu AHTren proiektua geldi dadin”. “AHTrekin herria desagertuko da eta herriak ez dio ongi etorria emango”, gaineratu zuen. Abiadura Handiko Trenaren antolaketa 2010.urterako espero da. Abiadura Handiko Trenak basoetan, lur eremu pribatuetan, baserrietan… eragina izango du. AHTrekin besteak beste bi etxe eta ehunka lursoil galduko dira, Urbinan.Maria Jesus Martinez de SarrienaUrbinako auzokidea honela mintzatu zen atzo: “Nahiz eta AHTren kontrako borroka galdu izan argi utzi behar da Urbinak ez duela AHTrik nahi”.

Urbinako alkateak Eusko Jaurlaritzaren aldetik "desinformazioa" egon dela salatu eta proiektuaren kontrako sinaduren bilketa abian jartzeko gogoa dutela berretsi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.