Azpiegiturak

Urdaibaiko Guggenheimen aurka "bitarteko denak" jarriko ditu ezker abertzaleak

Busturialdearen garapena "elkarrizketaren, herriarekiko elkartasunaren eta parte-hartze aktiboaren bidez" egin behar dela dio, eta EAJri "jarrera prepotentea, alde bakarrekoa eta lotsagabea" izatea leporatu dio. Bizkaiko Foru Aldundiak egin gura du museoa Urdaibain.

2009ko urriaren 10a
14:29
Entzun
Busturialdeko (Bizkaia) ezker abertzaleak jakinarazi du Urdaibaiko Guggenheimen museoaren aurka egiteko "bitarteko denak" jarriko dituela. Bizkaiko Foru Aldundiak egin gura du Guggenheim Urdaibain, eta aste honetan bertan iragarri du museoak urtero 148.000 bisitari izango lituzkeela.

"Eskualdearen garapenaren kontrako erasoa da egitasmoa", esan du ezker abertzaleak gaur, Gernika-Lumon (Bizkaia). "Garapen jasangarria denon kontua da, eta elkarrizketaren, herriarekiko elkartasunaren eta parte-hartze aktiboaren bidez egin behar da". Haren arabera, Busturialdeak badu lehendik "garapen sozio-ekonomiko integral, orekatu eta jasangarrirako plana": Eusko Jaurlaritzak 1998an onartutakoa.

Plan horren kontra doa Urdaibaiko Guggenheim, ezker abertzaleak dioenez, eta EAJri egotzi dio "jarrera prepotentea, alde bakarrekoa eta lotsagabea" daukala. Busturialdea ez da zuen batzokia. Inposaketarik ez lelopean eman du prentsaurrekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.