'Egunkaria auzia'

Uria aske geratuko dela-eta "pozik" dago Gonzalez Txabarri, baina epaileen jarrerak "samina" sortzen diola adierazi du

Iñaki Uria 'Egunkaria'-ko kontseilari ordezkaria espetxetik ateratzer egoteak "poza" sortzen diola adierazi du gaur Joxe Juan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusiak. Hala ere, baldintzapeko askatasuna lortzeko Uriak abalen bidez 450.000 euroko bermea ordaindu beharko duela ohartarazi du Gonzalez Txabarrik, eta, ildo horretatik, Espaniako "zenbait epaile eta fiskalen jarrerak" samina sortzen diola nabarmendu du. Diputatu nagusiak ez dio Espainiako Justiziar 'Egunkaria auzia' argitzeko borondaterik sumatzen.

2004ko uztailaren 31
17:27
Entzun
"Poz handia hartuko dut Iñaki Uria Zarautzen etxekoekin ikusten dudanean, eta handiagoa berriro ere euskalgintzan lanean ikusten dudanean", esan du Gonzalez Txabarrik gaur, Mutrikun, EAJk herri horretan egin dituen ospakizunetan.

"Baina hortik aurrera argi eta garbi azaldu nahi dut tristura sakona daukadala ikustean Espainiako zenbait epaileren eta fiskalen jokaera, ez bata normala 100 milioiko [pezetako] fidantza jarri eta orain abaletara jo behar izatea askatasun hori lortzeko", erantsi du.

Gipuzkoako diputatu nagusiak ez dio Espainiako Justiziari 'Egunkaria' auzia argitzeko borondaterik sumatzen: "'Egunkaria'-ren gaiak hilabete luzeak daramatza hor, ez dute argitu nahi. Mahai azpian daukate, ezkutuko kaxoi batean", nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.