'Egunkaria'-ren itxiera

Uria, Oleaga eta Alegriaren espetxeratzeak berretsi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak

Iñaki Uria, Xabier Oleaga eta Xabier Alegria espetxean izateko erabakia zuzena dela erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko lehen zigor salak. Hain zuzen ere, 'Egunkaria' ixtearekin batera atxilotu eta kartzelatutako hiru lagun horien abokatuek espetxeratze aginduaren aurka aurkeztutako apelazio helegiteak atzera bota ditu tribunalak. Efe agentziak lehen zigor salak plazaratu duen autoko zenbait zati argitaratu ditu, eta horien arabera, Del Olmo epailearen tesiekin bat egiten du zigor salak.

2003ko uztailaren 9a
19:40
Entzun
Espainiako Efe agentziaren arabera, 'Egunkaria' ETArekin lotzea arrazoizkoa iruditzen zaio Auzitegi Nazionaleko lehen zigor salari. "Ezin da esan instrukzio epaileak egindako lotura horiilogikoa, irrazionala eta neurriz kanpokoa denik. Aitzitik, oso koherentea ematen du kontuan izan diren ikerketa diligentziak aintzat hartuta, ekintza deliktibo baten zantzuakondoriozta baitaitezke haietatik", esaten du autoak Efek jaso duenez. Zehazki, Jose Mari Elosua abokatuak Iñaki Uriaren askatasuna eskatzeko aurkeztutako apelazio helegiteari erantzunez eman ditu argudio horiek tribunalak.

Alegriari dagokionez, "KAS-Ekin eta ETAren arteko komunikazio enkriptatuan garrantzi handiko pertsona" zela esaten du lehen zigor salak plazaratutako autoak, eta ez du kontuan hartu Iñigo Iruin abokatuakeskatutako non vis in idem printzipioa; hau da, gertakari berarengatik inor ezin dela bi aldiz auzipetu esaten duena. Defentsaren arabera, Alegria Garikoitz eta Garikoitz-ari agirietan oinarritutako akusazioengatik 18/98 sumarioan auzipetuta dago jada Alegria, eta orain, berriro, akusazio horiek darabiltzate haren kontra. Auzitegi Nazionalaren ustez, ordea, 18/98ko ekinbideak 'Egin'-Orainekin daude lotuta, eta Del Olmorenak 'Egunkaria'-rekin, eta, beraz, diferenteak dira.

Oleagari buruz, "ETAren buruzagitzaren babesarekin jardun duela" ebatzi du zigor salak. Areago, "ETAren konfiantzako pertsona" dela esaten du, eta haren egitekoa talde armatuak agindutako hainbat proiektu martxan jartzea izan dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.