'Egunkaria auzia'

Uriaren ongietorrian izan zirela eta, Iztuetak eta Intxaurragak "demokratak" iraindu zituztela esan du Luesmak

Paulino Luesma Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak gogor kritikatu ditu Anjeles Iztueta Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Sabin Intxaurraga Ingurumenekoa Iñaki Uriaren ongietorri ekitaldian izan zirelako. "Demokratak iraintzea" eta "Zuzenbide Estatuari iseka egitea" egotzi die Luesmak sailburu biei. Intxaurragak erantzun dio 'Egunkaria'-k oraindik itxita segitzea dela Zuzenbide Estatuaren kontrako benetako burla.

2004ko abuztuaren 6a
15:36
Entzun
Euskal gizarteko beste hainbat ordezkai bezala,Iñaki Uria 'Egunkaria'-ko kontseilari ordezkari kartzelatik atera berriari egindako ongietorrian izan ziren Anjeles Iztueta Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Sabin Intxaurraga Ingurumenekoa. Hori dela eta, kritika gogorrak egin dizkie Paulino Luesma Espiniako Gobernuaren ordezkariak.

Luesmaren iduriko, ekitaldi horretan parte hartuta "demokratak" eta Zuzenbide Estatua iraindu ditute sailburu biek ekitaldi horretan parte hartuta. "Zuzenbide Estatuari iseka egin diote, bereziki, Botere Judizialaren independentziari. Halaber, herri honetako demokratak, batik bat, terrorismoaren biktimak iraindu dituzte", agertu du prentsa ohar baten bidez, Uriari ETArekin zerikusia izatea leporatzen diotela azpimarratuz.

Sabin Intxaurraga Ingurumen sailburuak Luesmari erantzun dio, esanez Zuzenbide Estatuaren kontrako "benetako burla" 'Egunkaria'-k oraindik itxita eta auzipetuen aurkako akusazio formalik gabe segitzea dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.