Juan Maria Uriarte Donostiako gotzainak "egia osora hurbiltzeko" elkarrizketaren beharra defenditu du Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa), urtero gaurko egunez -Arantzazu eguna- han egiten duten elizkizunean. "Inork ez dauka egia osoa, eta elkarrizketa eta kontraste bidez gerturatu behar da harengana", esan du.
"Elkarrizketa ukatzen duena egiaren bidea ixten ari da", Donostiako gotzainaren ustez. Interes eta dogma asko dagoela aitortu du, eta horrek kalte egiten diola elkarrizketari berari. Itxaropena izatea beharrezkoa iritzi dio, "hori gabe ez baitago mundu hobea lortzerik".
Etikaren ahultzea salatu du, bide batez, eta krisiez ere hitz egin du. "Krisialdi orotan tentsioa dago, desegite arriskua eta konponbiderako aukera. Kristau fedeak ez du hitz magikorik krisia konpontzeko, baina tentazio batzuez adi jartzen gaitu eta zer jarrera izan iradokitzen digu".
75 urte beteak ditu Uriartek eta, hori dela kasusa, Elizako arduradunek edozein unetan jar dezakete haren ordezkoa Donostiako gotzain gisa.
Arantzazun izan dira, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Miren Azkarate, Nuria Lopez Gereñu eta Esther Larrañaga kontseilariak, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea eta Lourdes Idoiaga Oñatiko alkatea.
Etxerat presoen senideen elkarteko kideek elkarretaratzea egin dute.
Uriarte gotzainak elkarrizketa defenditu du "egiara hurbiltzeko"
Itxaropena ere aldarrikatu du Arantzazun, urteroko elizkizunean. 75 urte beteak ditu Donostiako gotzainak eta, beraz, edozein unetan ordezka dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu