Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hezkuntza Politika eta Kultura sailburuak 2014ko aurrekontu egitasmoa "pertsona ardatz" duen aurrekontua dela nabarmendu du. Eusko Legebiltzarreko Ogasun Batzordea egindako agerraldian berretsi du langileak zerbitzuen kalitatearen ardatz direla, eta EHUren kasuan hori bera bermatu nahi izan dutela gaineratu du. EHUko langileen lan baldintzak bermatu dituztela nabarmendu du: ezohiko soldatak mantendu, ordutegia mantendu... Horrekin batera, langileen zein Euskal Herriko Unibertsitatea "normal" funtziona dadin beharrezko diru-saila izango duela berretsi du.
Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak baliabide gehiago eskatu ditu azken egunotan unibertsitate publikoaren jardunerako, eta horri egotzi zion Uriartek legebiltzar taldeek gaiaren inguruan erakutsitako "ardura". Ordea, aurrekontua nahikoa dela nabarmendu, eta "egoera ekonomikora moldatzeko" eskatu zion. "Ikertzeaz eta ezagutza igortzeaz gain aldaketetara ere egokitzen den unibertsitatea behar dugu". Hori horrela izan dadin lankidetzarako borondatea agertu du Legebiltzarrean.
Hezkuntza Sailaren aurrekontu orokorrei dagokienez testuinguru ekonomikora egokitu, eta zenbait alor lehenetsi behar dituztena azaldu du. Langileen alde egin dutela nabarmendu du hainbatetan, legebiltzar talde batzuk irakasleak ordezkatzeko aurrekontua jaitsi dutela leporatu dioten arren. Horrez gain, Hezkuntza Saileko aurrekontua 2013ko aurrekontu egitasmoarekin alderatuta %5 hazi dela kontuan hartuta, ikastetxeei zuzendutako diru-saila handitu dela gaineratu du; 2013ko murrizketei aurre egiteko baliabide propioak erabili behar izan dituztela azaldu du Uriartek, eta 2014an baliabideak itzuliko zaizkiela gaineratu.
Hizkuntza Politikari dagokionez aurrekontuetan Eusko Jaurlaritzak aitortzen dion "garrantzia" islatzen dela uste du Uriartek, eta gai hori "lehentasuna" dela gehitu du. Ildo horretan erdal hedabideetan euskararen erabilerarako diru-sail berri bat onartu dutela azaldu du, "euskara jakin arren harremana galdu duten horietara" gerturatu ahal izateko. EH Bilduk aurtengo diru-sail berdinak mantentzea kritikatu du, eta ahalegin gehiago eskatu
Hezkuntza
Uriartek azaldu du "ahalegin berezia" egin dela EHUko lan baldintzak bermatzeko
Unibertsitate publikoak ohiko jarduna bermatzeko moduko diru saila izango duela azaldu du Hezkuntza sailburuak; ordea, egoerara moldatzen ikasteko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu