Euritea

Uribarriko urtegitik ura askatzen jarraitzen dute

Uhateak zabalik izango dituzte 543,37ko garaiera zenbakira jaitsi arte, eta gaur goizean 545,53an zegoen.

2008ko martxoaren 31
15:18
Entzun
Joan den asteko euri jasen ondorioz gehiegi betetzeko arriskua sortu zela eta, ireki egin zituzten Uribarriko urtegiko (Araba) uhateak. Oraindik hala jarraitzen dute, segundoko 23 metroko kubiko ur askatzen. Izan ere, itsas mailaren araberako 545,37ko garaiera zenbakira jaitsi behar du urak, eta gaur goizean 545,53an zegoen, hau da,16 zentimetro altuago.

Datozen egunetan urtutako elurra irits daitekeela-eta ari dira segurtasun neurri horiek hartzen, EAEko Uraren Agentziak agertu duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.