Uribe Garaiko ekimen ibiltariak lekukoa pasatuko du gaur

ERREDAKZIOA
2007ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Uribe Garaian euskal presoen aldeko ekimen ibiltaria izan da aste honetan. Hamabi lagunek parte hartu dute ekimenean, astebeteko baraualdia eginez. Astean eskualdeko eragile politiko, sindikal eta sozialekin bildu dira, euskal presoen eskubideen inguruan konpromisoak lortze aldera. Ekimena amaituta, Bilbok eta Goierrik hartuko dute lekukoa gaur, eta astelehenean, gazte mugimenduko talde batek gauza bera eginen du.

Uribe Garaiko ekimen ibiltararia manifestazio batekin amaituko da. Manifestazioa gaur 13:00etan aterako da, Labeaga aretotik. Mobilizazioak Euskal presoen eskubideen alde leloa izanen du.

Manifestazioarekin bat egin dute, besteak beste, Batasunak, Herribidek, Pagotxetak, ESK-k, ELAk, LABek, Segik, Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak, Ikasle Abertzaleek eta Askatasunak .

Ekimeneko kideak aste honetan eragile gehiagoren parte-hartzea lortzen saiatu dira. Manifestazioaren ondoren, aste bateko baraualdia amaituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.