politika

Uribe Kostako 11 gazteek ukatu egin dute kale erasoetan parte hartu zutela

Auzipetuek ohartarazi dute torturapean egindako deklarazioak direla akusazioen oinarri bakarra.

2011ko irailaren 19a
16:41
Entzun

Bizkaiko Uribe Kostako 11 gazte epaitzen hasi dira gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2004-2007 artean kale erasoetan parte hartzea eta ETAko kide izatea egotzita, eta gazteek adierazi dute ez direla etakideak eta ez dituzte kale erasoak egin.

Zazpi eta hamalau urte arteko espetxe eskaerak dituzte aurrean. Guztira 128 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak akusatuentzat, duela lau urte atxilotu zituztenean polizien aurrean beren buruak erruduntzat joz egin zituzten deklarazioak froga bakartzat hartuta.

Bai auzipetuen bai Eleak mugimenduaren esanetan, gazteen aurkako beste epaiketa politiko soil bat da auzia. Auzipetuek beraiek publikoki salatu dute poliziek nahi zutena esanarazi zietela polizia etxean, atxiloaldian inkomunikatuta zeuzkatela egin zizkieten torturak jasan ezinik; orain epaiketa egiteko froga bihurtu dira adierazpen horiek. 2007ko urrian izan zen gazteen aurkako polizia operazioa, Baltasar Garzon epailearen aginduz.

Bihar eta etzi ere izango dira auzi saioak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.