Kolonbia

Uribe presidente hautatu dute berriro botoen %62arekin

Lau urte gehiagoz aginduko du Alvaro Uribek Kolonbian. Inkestetan faboritoa zen eta botoen %62,12a eskuratu du. Botoen %96a zenbatuta dago eta emaitza honi esker ez da bigarren itzulirik beharko. Bigarren agintaldian bere segurtasun politikari eutsiko diola zin egin zuen Uribek. Carlos Gaviria ezkerreko hautagaiak botoen %22a bereganatu du.

2006ko maiatzaren 29a
15:14
Entzun
Duela lau urte lortutako emaitza hobetzea lortu du Uribek. Izan ere, zenbatzeko botoen %4 bakarrik falta da eta 7.103.186 boto bereganatu ditu. Orain lau urte egin ziren hauteskundeetan, berriz, 5.862.655 lortu zituen. Orduan ere lehen itzulian garaitu zuen Horacio Serpa. Kolonbiako presidentetzarako hauteskunde batzuetan inoiz lortu den babesik handiena izan du Uribek. Herritarren parte hartzea, baina, oso baxua izan da: %45ekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.