Euskal presoak

Uribetxebarria aske utzi dute baldintzapean

Epaimahaiak dio txosten medikoek "argi" erakusten dutela "desegokia" dela gaixo dagoen presoa espetxean zein etxean preso mantentzea.

Uribetxebarria Arrasaten, hilaren 13an, haren aldeko manifestazioa egiten ari ziren unean. JUANAN RUIZ, ARP
Berria
2014ko ekainaren 18a
07:42
Entzun

Gaixotasun larria du Josu Uribetxebarria presoak, eta baldintzapean aske uztea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalaren 2. Zigor Salak. Hori hala, bertan behera utzi du espetxean preso egon zedin auzitegi bereko Ismael Moreno instrukzio epaileak apirilean hartutako erabakia.

Erabaki horren aurka helegitea jarri zuen Uribetxebarriaren defentsak, eta epaimahaiak arrazoia eman dio. Epaimahaiak bere autoan dio txosten medikoek "argi" erakusten dutela "desegokia" dela gaixo dagoen presoa espetxean edukitzea. Era berean, uste du etxean preso egotea ez dela "beharrezkoa" eta "neurriz kanpokoa" dela.

Epaimahaiko hiru epaileetatik bik babestu dute erabakia: Jose Ricardo de Pradak eta Clara Eugenia Bayarrik. Concepcion Espejel Jorquera magistratuak, aldiz, boto partikularra kaleratu du, Uribetxebarria espetxeratzearen alde. Epaile hori izan zen, hain justu, gaixotasun larriagatik baldintzapean aske zegoen Ibon Iparragirre presoa berriz espetxeratzeko agindu duen epaile bera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.