Euskal Presoak

Uribetxebarriak okerrera egin duela jakinarazi dute medikuek

Justizia ministroaren menpeko medikuek euskal presoa ez espetxeratzearen alde egin dute, are okerragora egin dezakeelako. Gaur da urtebete presoa Donostia erietxetik Arrasateko etxera joan zela.

2013ko urriaren 23a
17:17
Entzun

Josu Uribetxebarriaren osasun egoerak okerrera egin duela dio Justizia ministroaren barnean dagoen mediku taldeak, Europa Press berri agentziak jakinarazi duenez. Biriketan eta garunean dituen metastasiek okerrera egin dutela ondorioztatu dute mediku horiek, presoa aztertu eta gero. Beraz, hura espetxera itzultzearen kontra azaldu dira.

Uribetxebarriak tratamendu berri bati ekin behar dio, txosten horien arabera, eta tratamendu horrek arrisku eta zehar kalte ugari ditu. Txosten horretan hiru edo lau hilabeteko bizi-itxaropena ematen diote preso arrasatearrari.

Duela urtebete joan zen Uribetxebarria Donostiako ospitaletik Arrasateko etxera. Espainiako Barne Ministerioak presoaren egoera berriz aztertzeko eskatu zuen udan, eta eskaera horri erantzuten dio txosten berri honek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.