EUSKAL PRESOAK

Uribetxebarriaren bizi-itxaropena "berriz kalkulatzeko" eskatu du Auzitegi Nazionalak

Pedro Rubiraren ustez, Uribetxebarria "ez da, ez orain eta ez lehen, hilurreneko gaixoa". Joan den astean jakinarazi zion Donostia ospitaleak Espainiako Barne Ministerioari Uribetxebarriak duen minbizia sendaezina dela.

2013ko uztailaren 9a
17:54
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal Pedro Rubirak eskatu du "berriro kalkulatzeko" zein den Josu Uribetxebarriaren bizi-itxaropena. "Gaixoaren egoeraren ebaluazio berri bat" eskatu dio idatziz Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzari, argudiatuta Uribetxebarriak "tratamendua" jaso duela eta haren bizitza "arriskuan" ote dagoen "berriz kalkulatu" behar dela.

Fiskalak nahi du Madrilgo epaitegi horretako auzitegi mediku Carmen Baenak idaztea txostena; iaz, Baenak ebatzi zuen Uribetxebarriak kartzelan jaso zezakeela minbiziaren aurkako tratamendua. Donostia ospitaleak eginiko txostenak "argiki inkongruenteak" direla uste du Rubirak, eta "zorroztasun falta deigarria" antzeman du agirietan.

Iazko irailetik baldintzapean aske dago Uribetxebarria, giltzurruneko minbiziagatik. Iragan astean bertan galdetu zion Espainiako Barne Ministerioak Donostia ospitaleari Uribetxebarriaren osasun egoeraren inguruan, eta erietxeak berretsi zuen hark duen minbizia "atzera bueltarik gabekoa" dela eta ezin dela espetxean tratatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.