EPAITEGIAK

Uribetxebarriaren hileta ikertuko du Velasco epaileak, "terrorismoa goratu" zelakoan

Dignidad y Justicia elkarteak aurkeztutako salaketa bat tramiterako onartu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Uribetxebarriaren aldeko hileta zibila, Arrasaten. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 17a
14:10
Entzun

Txosten bat egiteko eskatu die magistratuak Guardia Zibilari eta Ertzaintzari, Josu Uribetxebarria zenaren hiletan "terrorismoari gorazarre" egin ote zitzaion argitzeko.

Urtarrilaren 16an hil zen Uribetxebarria, minbiziaren ondorioz. Ehunka lagunek haren aldeko hileta zibila egin zuten Arrasaten hilaren 17an. Preso ohia "duintasun eredua" izan zela nabarmendu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.