euskal presoak

Uribetxebarriaren osasun egoeraren inguruko txosten bat eskatu du Espetxe Zuzendaritzak

Josu Uribetxebarria euskal presoa baldintzapeko askatasunean dago iazko uztailetik, giltzurrunetako minbizia dela-eta.

2013ko ekainaren 29a
16:25
Entzun

Espainiako Espetxe Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak haren osasun egoerak hobera egin duen ala ez jakiteko txosten bat eskatu du, Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazek gaur jakinarazi duenez.

Espetxe Zuzendaritza Uribetxeberriaren egoeraren diagnosia egin zuten mediku berdinei zuzendu zaie, presoaren egungo osasun egoeraren berri emateko. Fernandez Diazen aburuz, garrantzitsua da jakitea presoaren egoera berdina den ala ez: “Komenigarria da jakitea gaixotasunaren bilakaera zein izan den, epaileak erabaki egokia har dezan”.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.