POLITIKA

Uribetxebarriari buruzko txostena eman dio Donostia ospitaleak Espainiako Barne Ministerioari

Lau orriko txostena dela adierazi du erietxeak.

2013ko uztailaren 4a
16:23
Entzun

Josu Uribetxebarria euskal presoari buruzko mediku txostena bidali dio Donostia ospitaleak Espainiako Barne Ministerioari. Ospitaleko gerenteak eta Onkologikoko arduradunek sinatu dute txostena. Giltzurrunetako minbizia du, eta urtebete inguruko bizitza itxaropena eman zioten. Gaixotasuna espetxean ezin zela artatu argudiatuta aske utzi zuten, iazko udan. Baldintzapean aske daraman denboran gaixoaren egoera aldatu den edo ez jakin nahi duela argudiatuta eskatu zuen txostena Barne Ministerioak. Uribetxebarriari berriz ere probak egin eta emaitzak eguneratzeko eskaera egin zuen. 

AVTko presidente Angeles Pedrazak jakinarazi duenez, ordea, biktimen elkarteak beste txosten bat egiteko eskatuko dio Espainiako Auzitegi Nazionalari, ez delako Donostian egindako txostenarekin fio. Txostena ikusi ez duten arren, aurreko urtean aurkeztutakoaren "ildo berean" egindakoa izango dela uste du AVTkoak, eta auzitegiak berak egindako txostena nahi dutela gaineratu du.

Duela urtebete utzi zuten aske baldintzapean Uribetxebarria. Giltzurrunetako minbizia du, eta urtebete inguruko bizitza iragarri zion Carmen Baena Auzitegi Nazionaleko medikuak 2012ko abuztuan. Donostiako ospitaleak ere egin zuen mediku txostena orduan. Baldintzapean utzi zuten libre, 2012ko irailean, gaixotasuna kartzelan ezin zela tratatu argudiatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.