Urik gabe geratu dira Bilboko Sabino Arana kalean. Bertan lanean ari da telekomunikazio enpresa bat, eta bart, 01:00ak aldera, hodi bat hautsi zaie. Urik gabe geratu diren portalak 20tik 30era arteko zenbaki bikoitiak dira. Bilboko Udaleko langileakkalteak konpontzen ari dira, eta eguerdira arte, gutxienez, ez dute konponduko.
San Inazio auzoan ere urik gabe daude hodi bat hautsi dela eta. Aita Patxi kaleko lehen sei portalei eragin die.
Joan den asteartean ur hornikuntzako hoditeria eraberritzen ari zirela Elejabarriko biltegitik ura zabaltzen duen hodi nagusietako bat hondatu zuen makina batek, eta, ondorioz, urik gabe egon ziren hainbat orduz milaka bilbotar.
Gizartea
Urik gabe geratu dira Bilbon, Sabino Arana kalean
Hodi bat puskatu zaie bertan lanean ari diren telekomunikazio enpresa bateko langileei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu