Politika

Urizarrek oinarrizkotzat jo du erabakitzeko eskubidea onartzea, normalizaziorako bidean

EH Bilduko parlamentariak gogorarazi du hilaren 24an aurkeztuko dutela independentziarako "bide orria".

Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkidea. ARGAZKI PRESS
2015eko urtarrilaren 5a
13:32
Entzun

"Erabakitzeko eskubidea da normalizazio politikoa lortzeko falta dugun pieza, hark ahalbidetuko dizkigulako prozesu honetan behar ditugun tresnak", adierazi du Pello Urizarrek 2015erako helburuak aurkezteko emandako prentsaurrekoan.

EH Bilduko parlamentariak ohartarazi du edozein aldaketa egiteko beharrezkoa dela gizartearen gehiengoaren babesa. "Estatuak prozesu politikoa baldintzatzen jarraitzen du, bere esku dagoen modu bakarrean, espetxe politikekin eta desarmearekin lotutako auzietan pausoak emateari uko eginez. Ezin gara PPren zain egon". 

Bide horretan, Hasier Arraizek eskua luzatu dio EAJri erabakitzeko eskubidearen inguruko akordioa adoste aldera. "Herrialde honek alderdi politiko nagusien arteko nazio mailako akordioak behar ditu". Sortuko presidentearen esanetan, "aldaketa garaiak" dira hauek, eta "Euskal Herriak bere prozesu konstituziogilea behar du, bere etorkizun politikoa, soziala eta ekonomikoa erabaki dezan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.