POLITIKA

Urizarrek uste du bide subiranistan "praktikari ekiteko" garaia dela

Eusko Alkartasunak 10. biltzar nagusia egin du Barañainen, eta Pello Urizar hautatu dute berriz ere alderdiko idazkari nagusi; botoen %96 jaso ditu.

2013ko maiatzaren 20a
14:17
Entzun

Orain, hauek dira zuzendaritzako kideak: Mariano Alava (Antolakuntza idazkaritza), Unai Ziarreta (Politika Instituzionala), Ikerne Badiola (Komunikazioa), Alberto Unamunzaga (Elkarbizitza eta Giza Eskubideak), Edurne Gumuzio (Formakuntza eta Zuzenbidea), Iñaki Varas (Gizarte Gaiak), Leire Pinedo (Ekonomia eta Zerga Politika), Pili Robles (Euskara, Kultura eta Hezkuntza), Iñaki Ezkurra (Ingurumena), Lorena Lopez de Lacalle (Nazioarteko Politika) eta Urizar bera.

Urizarrek eta zuzendaritza berriak 277 bototik 268 jaso dituzte; kontrako boto bakarra izan da, eta hamahiru abstentzio.

Independendentziaren bidean urratsak egitearen alde agertu da Urizar, karguan berriro hautatua izan ondorengo hitzaldian. "Independentziarako prozesua herritarrekin adostu behar da aurrena eta estatuekin ondoren". Esan duenez, "egoerak behartuta" onartuko dute soilik Espainiak eta Frantziak akordio bat, "estrategia subiranista aktiboak behartzen dituztenean, inola ere ez lehenago".

"Azkenean, estatuek ez dute herritarrek bozkalekuetan onartutako alde bakarreko subiranotasun adierazpena onartu beste aukerarik izango", azaldu du.

Indar metaketa beharrezkotzat jo du Urizarrek prozesu horretan. "Printzipio demokratikoaren" alde egin du; "azken erabakia euskal herritarrei eta soilik haiei dagokienaren premisaren" alde. "Printzipio demokratikoaren bidea da gaur egungo prozesu subiranista guztiek lehenesten dutena, eta Eskozia da adibide bat". Horrela, Urizarrek adierazi du bide subiranistan "praktikari ekiteko" garaia dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.