Pello Urizar EAko idazkari nagusiak uste duenez, egungo eszenatoki berria Euskal Herriko soberanistek egin duten lanari esker lortu da, eta ez ETAk hartu dituen erabakiengatik. Euskal Herria eszenatoki politiko berri baten atarian dagoela dio, eta soberanista eta progresistek independentziaren aldeko lana egingo dutela esan du.
ETAk su-eten iraunkor eta egiaztagarri bat adierazi behar duela dio, "gizarteak eskatzen dion moduan". Ez dagoela ETA agente politiko bezala hartzerik dio, eta hark egingo duenaren zain egoterik ere ez dagoela gaineratu du. Alderdi guztiek bide politikoak bakarrik aukeratu behar dituztela ere jakinarazi du.
politika
Urizarren ustez soberanistei esker lortu da eszenatoki berria
Soberanista eta progresista direnek independentziaren aldeko urratsak egingo dituztela jakinarazi du. ETAk su-eten iraunkor eta egiaztagarria eman behar duela ere gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu