Atarrabiako (Nafarroa) PSNko zinegotzi Jose Luis Urizek herriko besten hasierako txupinazoa bota zuen atzo, eta une hori hainbat pertsonari eskaini zien, tartean ezker abertzaleko kide Arnaldo Otegiri, «urteetan egin duen lanaren ondorioz, Batasuna bakearen bidera eraman duelako».
Aralarko koordinatzaile nagusi Patxi Zabaletari eskaini zion txupinazoa Urizek, halaber, «Nafarroan noizbait gobernu aurrerakoia egon dadin laguntzen duelako».
Bertze hainbat pertsona ere izan zituen gogoan zinegotzi sozialistak: Tomas Gomez sozialista, alderdi bereko Kataluniako taldeko kide Montse Tura eta Donostiako alkate Odon Elorza, hain zuzen ere. Gomezi buruz, Urizek erran zuen ziur dela Madrilgo sozialisten arteko primariak irabaziko dituela eta, ondorioz, «haize freskoa sartzeko leihoa» irekikoduela. Turak ezker katalanista bermatuko duela azpimarratu zuen Urizek, eta, Elorzari buruz, azkenik, Donostia kulturaren Europako hiriburu izatea lortuko duela gaineratu zuen.
Urizek Otegiri eta Zabaletari eskaini die txupinazoa
Atarrabiako PSNko zinegotziak bi politikariok izan ditu gogoan jaien hasierako suziria botatzerakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu