Urkijo biktimekin bilduko da gaur, Donostian
DONOSTIA. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urkijo Covite «terrorismoaren biktimen» elkartearekin bilduko da gaur, Donostian. Gobernuaren ordezkari izendatu zutenetik, hainbat eragilerekin bildu da, eta gaurkoa izango da biktimekin bilera egiten duen aurreneko aldia. Goizean egingo dute bilera, Espainiako Gobernuaren delegaritzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu