Politika

Urkijo "erabat harrituta eta kezkatuta" agertu da Urkulluk Eusko Jaurlaritzaren inguruan egindako adierazpenekin

Jaurlaritzaren egoera ekonomikoa "biziki larria" dela jakinarazi zuen atzo EAJren EBBko presidenteak. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak, berriz, "zentzugabetzat" jo ditu adierazpenok.

2012ko otsailaren 4a
17:49
Entzun

Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria "erabat harrituta eta kezkatuta" agertu da gaur, Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak atzo egindako adierazpenen ondotik. "Sekulako hutsegitea" egin zuela ohartarazi du, Eusko Jaurlaritzaren egoera ekonomikoa "biziki larria" zela esanda.

"Urkulluk duen erantzukizuna edukita, desegokiak" dira adierazpen horiek, Urkijoren arabera. "Zentzugabetzat" jo ditu Urkulluren esanak, eta, haren ustez, horrelako adierazpenek "arriskuan" jartzen dute herritarren konfiantza.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.