Gipuzkoako Aldundiaren aurka jarritako helegitea instituzio demokratiko baten erabakia urratzea dela baieztatu du Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren bozeramaileak. Gure Esku Dago mugimendua "sezesioarekin" eta "independentziarekin" lotzean "gezurretan" dabil Urkijo, Olanoren ustez: "Euskalherritarrek euren etorkizuna erabakitzeko duten eskubide demokratikoa aldarrikatzen du".
"Euskadiren egoera politikoaz eta sozialaz hitz egitea ukatzen duen PPren gobernu baten ordezkaria da Urkijo, konfrontazioa eta inposaketa bilatzen duena, gure herriaren bake prozesua eta normalizazio politikoa oztopatu nahi duena", adierazi du. Horregatik, "jarrera antidemokratikoa" bertan behera uzteko eskatu dio.