Urkijo: "Zorionez espetxe politika ez da Euskadin erabakitzen"

2013ko urriaren 23a
14:37
Entzun

Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak Iñigo Urkulluri eta Eusko Jaurlaritzari Estrasburgoko erabakiaren ondoren izan duten jarrera aurpegiratu die gaur. "Ez dute zer esan askorik. Zorionez espetxe politika ez da Euskadin erabakitzen", adierazi du.

Urkijoren hitzetan asteleheneko erabakia "bidegabea" etikoki eta "zigorgabetasun mezua" luzatzen du. "Espetxe politikarekin" esperimenturik ez egiteko eskatuku du Gobernuaren ordezkariak. Urkijok dioenez, Estrasburgok hartu duen erabakia hartu badu, "urruti" dagoelako da, "Espainian jokoan zer zegoen ez zekielako".

Orain erabaki hori nola ezarri auzitegiek erabaki beharko dutela dio. Gaineratu du, baina, ETAren biktimek barneratuko dutela erabakia, "terroristek ez bezala sekula ez dutelako justizia euren kontura egin nahi izan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.