espainiako hauteskundeak

Urkijok fiskaltzari ohartarazi dio EH Bilduko hautagai batzuk preso ohiak direla

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak dio haiek ezin direla abenduko bozetako hautagai izan.

Carlos Urkijo, artxiboko irudi batean. DAVID AGUILAR / ARGAZKI PRESS
2015eko azaroaren 17a
07:35
Entzun

Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak Auzitegi Nazionaleko fiskaltzari ohartarazi dio EH Bilduk abenduaren 20rako aurkeztu dituen hautagai batzuk euskal preso ohiak direla eta, ondorioz, ezingo luketela Espainiako bozetako hautagaitzetan egon. "Erakunde armatuko kide edo laguntzaile izateagatik zigortu zituzten, eta baliteke inhabilitazioa ere jasotzea. Hala bada, hautagai haiek ez lukete izango sufragio pasiborako eskubiderik eta, beraz, ezingo lirateke datozen bozetan hautagai izan".

Urkijok gobernuari eskatu dio estatuko hauteskunde legea betetzen ez dutenak hautagai ez izateko neurriak har ditzala. "Guztiok dugu hauteskunde prozesuetan parte hartzeko eskubidea, baina joko arauak errespetatu behar ditugu". Haren arabera, ETAk Espainiako Estatuko "demokrazia bukatu" nahi izan du, eta erakunde armatuko kide edo laguntzaileak ezin dira hautagai izan. "Demokrazian denak ez du balio".

Gobernuaren EAEko ordezkariaren ustez, gainera, hautagai haiek ez dute ETAren "terrorismoa" gaitzetsi eta ez dira indarkeria erabili izanaz damutu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.