"Espainiako nazioaren batasun hautsiezinaren aurka jo dezakeen herri galdeketarik ez du onartuko" Espainiako Gobernuak. Horrela mintzatu da Carlos Urkijo, Euskal Autonomia Erkidegoan Espainiako Gobernuak duen ordezkariak, Efe agentziak eginiko elkarrizketa batean.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari zuzendu zaio Urkijo. Esan du estatus politikoaz hitz egiteak soilik "ezegonkortasun politikoa" sortzen duela. Azaldu du krisi ekonomiko garaian "inbertsioak eta enpresariak erakarri" behar direla, eta gaineratu "lasaitasuna eta segurtasuna" bilatzen dutela enpresariek.
Urkijo "kezkatuta" azaldu da "nazionalismoaren ohiko keinu" batzuekin, "segurtasun indarrak joatearen obsesioarekin" kasu. Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak EAEn jarraitu behar dutela uste du, "eginbehar garrantzitsuak" dituztelakoan.