POLITIKA

Urkijok uste du Donostiako Udalak Txillardegiri domina ematea "terrorismoa goratzea" izan daitekeela

Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Domina emango dio Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' zenari, Bildu, EAJ eta PSEren aldeko botoekin.

2012ko abenduaren 21a
16:28
Entzun

Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari Carlos Urkijok Auzitegi Nazionaleko fiskal nagusi Javier Zaragozari jakinarazi dio Hiritar Merezimenduaren Domina Txillardegiri ematea erabaki duela Donostiako Udalak. Urkijok erantsi du "terrorismoa goratzea" izan daitekeela hori. Urkijok azaldu du biktimen aitortza eta erreparaziorako legeak eta Espainiako Zigor Kodearen 578. artikulua urra ditzakeela izendapen horrek.

Atzo bozkatu zuten domina besteak beste Txillardegi zenari ematea. PPk aurka egin zuen, Txillardegi ETAren sortzaileetakoa izan zela argudiatuta. "Izendapenak izaera politikoa du", esan zuen Ramon Gomez PPko zinegotziak. Txillardegiz gain, Luisa Etxenike idazlea, Jaime Caballero igerilaria, Donostia Ospitaleko Jaioberrien Zerbitzua eta Manolo Gomez antzerkilaria ere sarituko dituzte.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.