Ezbeharrak

Urkiolako Mugarra mendian galdutako mendizalea hilotz aurkitu dute

Atzodanik galduta zegoen Zorrotzako (Bizkaia) E.P.C. mendizalea gaur goizean hilda aurkitu du Ertzaintzak, Urkiolako Natur Parkeko Mugarra mendian. Herrizaingo sailak egindako lehen ikerketen arabera, 65 urteko E.P.C. harrizko amildegi batean erori zen, eta erortzean jasotako kolpeen ondorioz hil da.

2003ko urriaren 14a
15:20
Entzun
Atzo arratsaldeko 19:30ean eman zien familiak ertzainei desagerketaren berri, eta hildako mendizalearen autoa topatu eta gero, Ertzaintzak bilaketa lanei ekin zion, baina gauerdian utzi egin behar izan zuten behelainoa dela eta. Gaur goizeko 8:30ean ekin diote berriz ertzainek bilaketa lanei, eta hamarrak hamar gutxi aldera topatu dute Mugarra mendiko harrizko amildegi batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.