Komunikazioa

Urko Aristi da Tokikomeko presidente berria

Mikel Irizarren lekukoa hartu du gaur Aristik, Aretxabaletan (Gipuzkoa) egindako batzarrean.

urtzi urkizu
2014ko otsailaren 22a
16:27
Entzun

Bi urtez Tokikomeko presidente izan ostean, Mikel Irizarrek Urko Aristi kazetariari eman dio lekukoa. "Orain arte Irizarren gidaritzapean egindako biderarekin guztiz ados egonik, norabide berdinean jarraitzeko konpromisoa hartzen dut, dagoeneko abiatutako egitasmoak sendotu, eta beste ekimen berriak abiaraziz", esan du gaur Aristik, toki komunikabideen gunearen batzar nagusian.

2014 Tokikom "sendotzeko urtea" izango dela iragarri dute guneko ordezkariek. Administrazio kontseilua handitu egin dute, zortzi lagunetik hamabira. Gaur egun 47 komunikabideko sarea osatzen du Tokikomek.

Mikel Irizarrek esan duenez, Tokikomen lehen txanpa "indartsua" izan da: "Orain egindakoa sendotu behar da eta epe ertaineko plan bat landu. Uste dut badagoela aukera euskal hedabideak lankidetzan jartzeko eta horretarako oso mesedegarria izango da Tokikom indartzea".

Esparru komunen kudeaketa, solaskidetza bateratua, eta garapen eta integrazio posibleen diseinua dira Tokikomen helburuak, eta horietan sakontzeko asmoa du guneak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.