Agerpen berean Bizkai Buru Batzarrak "gutxien arriskatzen duen" alderdiko sektorea zuzentzen duela ukatu du. Urkulluk azalurikoaren arabera "ekintzek ez dute hori islatzen"eta Bilboko udaletxean "printzipio politikoengatik" gutxiengoan agindu izana nabarmendu du.
BBBko presidenteak pasa berri diren bere alderdiko barne hauteskundeetan "tentsioak" egon zirela onartu badu ere desadostasunek horiek "oso azalekotzat" jo ditu eta ez direla eremu "politiko edo ideologikoan" eman zehaztu du.
Urkullu: "Alderdiaren barnean ez dago proiektu politikoaren, erritmoaren edo laguntzaileen inguruko desadostasunik"
Bizkai Buru Batzarreko presidente hautatu berri den Iñigo Urkulluk "Egibarrek" eta berak ponentzia berdina defendatzen dutela azpimarratu du gaur goizean Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan. Era berean adostasun hau prioektua aurrera eramateko "erritmoan" eta "laguntzailen" hautaketan ere aurkitzen dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu